Editatu indize-sarrera
Hautatutako indize-sarrera editatzen du. Egin klik indize-sarreran edo haren aurrean eta aukeratu komando hau.
Indize-sarrera bat txertatzeko, hautatu hitz bat dokumentuan, eta aukeratu.
Hautapena
Hautatutako indize-sarrera editatzen du.
Indizea
Hautatutako sarrerak duen indize mota bistaratzen du. Ezin da aldatu indize-sarrera baten mota elkarrizketa-koadro honetan. Horren ordez, indize-sarrera dokumentutik ezabatu behar da eta, ondoren, beste indize mota bat sartu.
Sarrera
Beharrezkoa izanez gero, editatu indize-sarrera. Indize-sarrera aldatzean, testu berria indizean bakarrik agertzen da, eta ez dokumentuko indize-sarreraren ainguran. Adibidez, indizea iruzkinekin sar dezakezu, esaterako, "Oinarrizkoa, ikus baita ere Orokorra".
1. gakoa
Maila anitzeko indizea sortzeko, idatzi lehen mailako indize-sarreraren izena edo hautatu izena zerrendan. Uneko indize-sarrera izen horren azpian gehituko da.
2. gakoa
Idatzi bigarren mailako indize-sarreraren izena edo hautatu izena zerrendan. Uneko indize-sarrera izen horren azpian gehituko da.
Maila
Eduki-taularen sarrera baten eskema-maila aldatzen du.
Ezabatu
Hautatutako sarrera indizetik ezabatzen du. Dokumentuko sarrera-testua ez du ezabatzen.
Amaiera-gezia ezkerrerantz
Dokumentuan dauden mota bereko lehen indize-sarrerara jauzi egiten du.
Amaiera-gezia ezkerrerantz
Amaiera-gezia eskuinerantz
Dokumentuan dagoen mota bereko azken indize-sarrerara jauzi egiten du.
Amaiera-gezia eskuinerantz
Gezia ezkerrerantz
Salto egiten du dokumentuan dagoen aurreko indize mota berera.
Ezker-gezia
Gezia eskuinerantz
Salto egiten du dokumentuan dagoen mota bereko hurrengo indizera.
Eskuin-gezia
Indize-sarreretara azkar joan zaitezke Nabigazio-barraren bidez.